Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

NOLA MUGITU

Zarautz herri erosoa da, automobila hartu beharrik izan gabe joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiteko ezin hobea.

Bidai On! autobus-zerbitzuak bi autobus-linea ditu herrian eta horien ibilbideek erdigunea eta herriko bazter guztiak lotzen dituzte. Autobusek sartzeko plataforma dute elbarri eta ezinduentzat.

Gipuzkoa kaleko 12an dagoen taxi zerbitzuari esker, eroso asko joan ahal izango zara edonora (943 13 19 52).

2012ko uztailaren 21etik aurrera "Udako parkina"  izeneko zerbitzu berri bat jarri da martxan. Euro baten truke Asti-n aparkatu eta autobus batek hondartzaraino eramango zaituzte. Informazio gehigarria hemen aurkituko duzue.

Erantsitako fitxategiak:

Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

  • Visit Gipuzkoa
  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi