Zarauzko hondartza euskal kostaldeko hondartzarik ezagunenetakoa da. Ia 3 kilometroko luzera duenez, beharbada horregatik izango da euskal surfaren sehaska. Gipuzkoako kostaldeko beste herrietan ez bezala, Zarautzen surfa guztiz errotuta dagoen kirola da. Bertan jaio dira nazioarte mailan dabiltzan surflari asko, maila goreneko txapelketak ere antolatzen dira, eta, gainera, kirol hori praktikatzeko azpiegitura onenak ditu herriak.
Horregatik prestatu dizugu kirol eta abenturaz betetako asteburu izugarri hau, zure familiarekin gozatu eta Zarauzko herriaz maitemin zaitezen.
Informazio orokorra:
Ikastaroaren edukia: ikastaroaren helburua familan ondo pasatzea da eta, inolako arriskurik gabe, surfean ikastea. Eta horretan ari zaren bitartean, gehiago ikasiko duzu gai hauetaz:
Argibide gehiago jaso edo erreserbak egiteko:
Zarautzen ezkutatutako euskal mitologia
Aztarna jolas dibertigarri baten bitartez, familian Galtxagorriak bilatu ditzazun proposatzen dizugu, Zarauzko alde zaharrako monumentu esanguratsuenak ezagutuaz.
Galtxagorriak, Zarauzko kaleetan zehar ezkutatzen diren iratxo txiki-txikiak dira. Orratzontzi batean kabitzen dira eta euren galtza gorriengatik bereizten dira. Beren indar eta abantaila azkarrari esker, lana gogor egin dezakete eta gau bakar batean behar nekezena bukatu.
Marik, euskal mitologiaren jainkosak, Galtxagorriak aurkitzeko eskutitz bat bidaliko dizu eta mapa batetan pista eta irudiak emango duzkizu. Jendeari aholkua eskatu eta gurasoekin, punto batetik bestera azkar mugitu proba desberdinak gainditzeko eta era horretan pista berriekin beste Galtxagorriren bat aurkitu.
Helburua lortutakoan eta Galtxagorri guztiak beren orratzontzian sartutakoan, Marik, abentura hau beti gogora ezazu “opari” bat emango dizu
Informazio orokorra:
Datak:
· Uztaila eta abuztuan, asteartetan 11:00etan
Iraupena:
· 2 ordu
Hizkuntza:
· Euskera eta Gaztelera
Abiapuntua:
Zarauzko Turismo Bulegoa. Nafarroa kalea, 3 20800 Zarautz
Prezioa: 3€ pertsonako – 5 urteetik bera dohain (umeak pertsona heldu batekin joan beharko dute)
Informazio gehiago:
Tel.: 943 830990